Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 6:11-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Hala çuec-ere estima eçaçue bekatuari hil çaizquiotela, baina Iaincoari vici çaizquiotela Iesus Christ gure Iaunaz.

12. Ezteçala bada regna bekatuac çuen gorputz mortalean, haren guthicietan bekatua obedi deçaçuençát.

13. Eta eztietzoçuela applica çuen membroac iniquitatezco harma içateco bekatuari: baina applica ietzoçue çuen buruäc Iaincoari, hiletaric viztu anço: eta çuen membroac iustitiataco harma içateco Iaincoari.

14. Ecen bekatuac eztu çuen gainean dominationeric vkanen: ecen etzarete Leguearen azpian, baina gratiaren azpian.

15. Cer bada? eguinen dugu bekatu, ceren Leguearen azpian ezgarén, baina gratiaren azpian? Guertha eztadila.

16. Ala eztaquiçue ecen noren-ere obeditzera cerbitzari iarten baitzarete, obeditzen duçuenaren cerbitzari çaretela: edo bekatuaren heriotara, edo obedientiaren iustitiatara?

17. Bada esquer Iaincoari ceren bekatuaren cerbitzari içan baitzarete, baina bihotzetic obeditu baituçue doctrinaren formá, ceinetara eman içan baitzarete:

18. Eta bekatuaren azpitic ilkiric, iustitiaren cerbitzari eguin içan baitzarete.

19. Guiçonén ançora minço naiz çuen haraguiaren infirmitatearen causaz. Bada nola applicatu baitituçue çuen membroac cerbitzatzeco satsutassunari eta iniquitateari iniquitate eguitera: hala orain applicaitzaçue çuen membroac cerbitzatzeco iustitiari saindutassunetara

20. Ecen bekatuaren cerbitzari cinetenean: libré cineten iustitiaz den becembatean.

21. Cer fructu cenduten bada orduan orain ahalque çareten gauça hetaric? ecen hayén fina, herioa da.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 6