Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 6:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Cer erranen dugu beraz? egonen gara bekatutan, gratiá abunda dadinçát?

2. Guertha eztadila. Ecen bekatuari hil içan gaizquionac, nola hartan oraino vicico gara?

3. Ala eztaquiçue ecen Iesus Christ Iaunean batheyatu içan garen gucioc, haren herioan batheyatu içan garela?

4. Ohortze içan gara bada harequin batean Baptismoaz haren herioan: nola resuscitatu içan baita Christ hiletaric Aitaren gloriaz, hala gu-ere vicitze berritan ebil gaitecençát.

5. Ecen baldin harequin chartatuac bagara haren hiltzearen conformitatez, haren resurrectionearen conformitatez-ere içanen gara.

6. Haur daquigularic ecen gure guiçon çaharra harequin crucificatu içan dela, deseguin dadinçát bekatuaren gorputza, guehiagoric bekatua cerbitza ezteçagunçát.

7. Ecen hil dena libre da bekatutaric.

8. Eta baldin hil bagara Christequin, sinhesten dugu vicico-ere harequin garela:

9. Daquigularic ecen Christ hiletaric resuscitaturic, eztela guehiagoric hiltzen, herioac eztuela haren gainean guehiago dominationeric.

10. Ecen hil içan dena, bekatuari hil içan çayó behingotz: baina vici dena, Iaincoari vici çayó.

11. Hala çuec-ere estima eçaçue bekatuari hil çaizquiotela, baina Iaincoari vici çaizquiotela Iesus Christ gure Iaunaz.

12. Ezteçala bada regna bekatuac çuen gorputz mortalean, haren guthicietan bekatua obedi deçaçuençát.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 6