Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 5:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Iustificaturic bada Fedez, dugu baque Iaincoa baithara Iesus Christ gure Iaunaz.

2. Ceinez are vkan baitugu sartze haur fedez gratia hunetara, ceinetan fermu baicaude, eta gloriatzen baicara Iaincoaren gloriaren sperançán.

3. Eta ez haur solament, baina are gloriatzen gara tribulationetan, daquigularic ecen tribulationeac patientia ekarten duela.

4. Eta patientiác experientia, eta experientiac sperançá.

5. Eta sperançác eztu confunditzen, ceren Iaincoaren amorioa eraitsia baita gure bihotzetan eman içan çaicun Spiritu sainduaz.

6. Ecen Christ, oraino indar gabe guinela, bere demborán infidelacgatic hil içan da.

7. Ecen miraz iustoagatic nehor hiltzen da: baina aguian norbeit ventura leite cembeit vnguieguilegatic hiltzera.

8. Baina certificatzen du bere charitatea gu baithara Iaincoac, ceren oraino bekatutara abandonnatuac guinela, Christ guregatic hil içan baita.

9. Anhitzez areago beraz orain haren odolaz iustificaturic, harçaz salbu içanen gara hiratic.

10. Ecen baldin etsay guinela reconciliatu içan bagara Iaincoagana haren Semearen herioaz, anhitzez areago reconciliaturic saluaturen gara haren viciaz.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 5