Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 3:12-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Guciac aldaratu içan dirade, eta guciac elkarrequin inutil eguin içan dirade: ezta ontassunic eguiten duenic, ez batetarano.

13. Sepulchre irequibat da hayén eztarria: bere mihiéz enganiotara vsatu vkan duté: sugue aspic-aren poçoina da hayén ezpainetan.

14. Hayén ahoa maledictionez eta karminduraz bethea da.

15. Arin dirade hayén oinac odol issurtera.

16. Destructione eta miseria hayén bidetan.

17. Eta bide baquezcoa eztute eçagutu vkan. 18 Ezta Iaincoaren beldurra hayen beguién aitzinean.

19. Eta badaquigu ecen cerere Legueac erraiten baitu, Leguean diradeney erraiten drauela: aho gucia boça dadinçát, eta mundu gucia hoguendun dençát Iaincoaren aitzinean.

20. Hunegatic Leguearen obréz ezta iustificaturen haraguiric batre haren aitzinean: ecen Legueaz da bekatuaren eçagutzea.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 3