Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 2:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Halacotz excusa gabe aiz o guiçoná, nor-ere baitaiz berceac iugeatzen dituana: ecen hunez beraz ceren iugeatzen baituc bercea, eure buruä condemnatzen duc: ikussiric ecen iugeatzen ari aicenorrec, gauça bérac eguiten dituála.

2. Eta badaquigu ecen Iaincoaren iugemendua eguiaren araura dela halaco gauçác eguiten dituztenén gainean.

3. Eta vste duc, o guiçon halaco gauçac eguiten dituztenac iugeatzen dituaná, eta eurorrec hec eguiten, ecen hi itzuriren atzayola Iaincoaren iugemenduari?

4. Ala haren benignitatearen eta patientiaren eta iguriquite lucearen abrastassuna menospreciatzen duc: eçagutzen eztualaric ecen Iaincoaren benignitateac emendamendutara deitzen auèla ?

5. Baina eure gogortassunaren eta bihotz vrriquimendu gabearen araura, hiraz thesaur eguiten draucac eure buruäri hiraren eta Iaincoaren iugemendu iustoaren declarationeco egunecotzat.

6. Ceinec rendaturen baitrauca, batbederari ceini bere obrén araura:

7. Hala nola, vngui eguitezco irauterequin gloria eta ohore eta immortalitate bilhatzen duteney, vicitze eternala:

8. Baina reuoltari diradeney, eta eguiari behatzen etzaizconey, baina iniustitia obeditzen duteney, rendaturen çaye indignatione eta hira.

9. Tribulatione eta herstura gaichtaqueria eguiten duen guiçon guciaren arimaren gainera, Iuduarenera lehenic, guero Grecoarenera-ere.

10. Baina gloria eta ohore eta baque vngui eguiten duen guciari, Iuduari lehenic, guero Grecoari-ere.

11. Ecen ezta personén acceptioneric Iaincoa baithan.

12. Ecen Leguea gabe bekatu eguin duten guciac, Leguea gabe galduren-ere dirade: eta Leguean bekatu eguin duten guciac, Legueaz iugeaturen dirade.

13. (Ecen eztirade Leguea ençuten dutenac iusto Iaincoa baithan: baina Leguea eguiten dutenac iustificaturen dirade.

14. Ecen ikussiric ecen Gentiléc Leguea eztutelaric, naturalqui Legueari dagozcan gauçác eguiten dituztela, hec Leguea eztutelaric, bere buruençát berac dirade Legue:

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 2