Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 16:9-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Saluta eçaçue Vrban, gure aiutaria Christean eta Stachys ene maitea.

10. Saluta eçaçue Apelles, Christean approbatua. Salutaitzaçue Aristobulorenecoac.

11. Saluta eçaçue Herodion ene lehen gussua. Salutaitzacue Narcisse baithaco gure Iaunean diradenac.

12. Salutaitzaçue Tryphena eta Tryphosa, gure Iaunean trabaillatzen diradenac. Saluta eçaçue Persida, nic maite dudana eta anhitz trabaillatu dena, gure Iaunean.

13. Saluta eçaçue Rufo berecia gure Iaunean, bayeta haren eta ene ama.

14. Salutaitzaçue Asyncrito, Phlegon, Hermas, Patrobas, Hermes, eta hequin diraden anayeac.

15. Salutaitzaçue Philologo, eta Iulia, Nereo, eta haren arrebá, eta Olympa, eta hequin diraden saindu guciac.

16. Saluta eçaçue elkar pot eguite saindu batez Christen Elicéc salutatzen çaituztez.

17. Eta othoitz eguiten drauçuet, anayeác, gogoa ditzaçuen, çuec recebitu duçuen doctrinaren contra partialitateac eta scandaloac eguiten dituztenac: eta apparta çaitezten hetaric.

18. Ecen halacoéc Iesus Christ gure Iauna eztuté cerbitzatzen, baina bere sabela: eta hitz eztiz eta lausenguzcoz simplén bihotzac seducitzen dituzté.

19. Ecen çuen obedientiá batbederaz eçagutua da: Aleguera naiz bada çueçaz den becembatean: baina nahi dut çuhur çareten onean eta simple gaitzean.

20. Eta baquezco Iaincoac deseguinen du Satan çuen oinén azpian sarri. Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela, çuequin. Amen.

21. Salutatzen çaituztez Timotheo ene aiutariac, eta Lucioc, eta Iasonec, eta Sosipaterec ene lehen gussuéc.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 16