Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 16:19-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Ecen çuen obedientiá batbederaz eçagutua da: Aleguera naiz bada çueçaz den becembatean: baina nahi dut çuhur çareten onean eta simple gaitzean.

20. Eta baquezco Iaincoac deseguinen du Satan çuen oinén azpian sarri. Iesus Christ gure Iaunaren gratia dela, çuequin. Amen.

21. Salutatzen çaituztez Timotheo ene aiutariac, eta Lucioc, eta Iasonec, eta Sosipaterec ene lehen gussuéc.

22. Salutatzen çaituztét gure Iaunean nic Tertiusec, epistola haur scribatu dudanac.

23. Salutatzen çaituztez Gaius-ec, ene eta Eliça guciaren ostatuac. Salutatzen çaituztez Eraste hirico procuradoreac, eta Quart anayeac.

24. Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuequin gucioquin. Amen.

25. Bada çuec confirma ahal çaitzaqueztenari, ene Euangelioaren eta Iesus Christen predicationearen araura, hambat demboraz gueroztic mysterio estaliric egon den reuelationearen araura:

26. Baina, oráin manifestatu denaren, eta Propheten Scripturéz Iainco eternalaren manuz fedearen obedientiatan natione gucietan declaratu denaren araura:

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 16