Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 14:14-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Badaquit, eta segur naiz Iesus Iaunaren partez, eztela deus satsuric bere berez: salbu, cerbait satsu dela estimatzen duenaren, hura harendaco satsu baita.

15. Baina baldin viandagatic hire anayea tristetzen bada, ezabila ia charitatearen araura: ezteçála eure viandagatic hura gal, ceinagatic Christ hil içan baita.

16. Eztadila beraz çuen vnguia gaitz erran.

17. Ecen Iaincoaren resumá ezta ianhari ez edari: baina iustitia eta baque eta bozcario Spiritu sainduaz.

18. Ecen gauça hautan Christ cerbitzatzen duena, Iaincoaren gogaraco da, eta laudatua da guiçonéz.

19. Iarreiqui gaquiztén beraz baqueari dagozcan gaucey, eta elkarren edificationetaco diradeney.

20. Ezteçála hic viandaren causaz Iaunaren obra deseguin: eguia duc gauça guciac chahu diradela, baina gaizquia duc scandalorequin iaten duen guiçonaren.

21. On duc haraguiric ez iatea, eta mahatsarnoric ez edatea, eta hire anaye behaztopatzen edo scandalizatzen, edo infirmo eguiten den gauçaren ez eguitea.

22. Hic fede duc? auc euror baithan Iaincoaren aitzinean. Dohatsu da bere buruä iudicatzen eztuena laudatzen duen gauçän.

23. Baina scrupulo eguiten duena, baldin ian badeça, iudicatua da: ecen eztu fedez iaten: eta fedetic eztén gucia bekatu da.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 14