Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 11:17-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Eta baldin adarretaric batzu hautsi içan badirade, eta hi bassa oliua incelaric, charthatu içan bahaiz hayén orde, eta oliua erroan eta vrinean participant eguin bahaiz,

18. Ezadila gloria adarrén contra: eta baldin gloriatzen bahaiz, eztuc hic erroa egarten, baina erroac hi.

19. Erranen duc bada, Hautsi içan dirade adarrac, ni chartha nendinçát.

20. Vngui: hec infidelitatez hautsi içan dituc, eta hi fedez çutic ago: ezadila vrguluz hant, baina aicén beldur.

21. Ecen baldin Iaincoac adar naturalac guppida vkan ezpaditu, beguirauc hi-ere guppida ezauèn.

22. Ikussac beraz Iaincoaren benignitatea eta seueritatea: trebucatuetara, seueritatea: eta hiregana, benignitatea, baldin perseuera badeçac benignitatean: ezpere hi-ere ebaquiren aiz.

23. Eta hec-ere baldin perseuera ezpadeçate infidelitatean, charthaturen dituc, ecen Iaincoa botheretsu duc harçara hayén charthatzeco.

24. Ecen baldin hi naturaz bassa cen oliuatic ebaqui içan bahaiz, eta natura contra oliua onean charthatu bahaiz: cembatez areago natural diradenac charthaturen dirade bere oliua proprian ?

25. Ecen eztut nahi ignora deçaçuen, anayeác, secretu haur, (ceuroc baithan arrogant etzaretençat) ecen gogortassuna parte Israeli ethorri içan çayola, Gentilén complimendua sar leiteno.

26. Eta hala Israel gucia saluaturen da, scribatua den beçala, Ethorriren da Siondic liberaçalea, eta aldaraturen ditu infidelitateac Iacobganic.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 11