Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 9:24-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Baina Saulen eçagutzera ethor citecen hayen celatác: eta beguiratzen cituzten borthác egun eta gau, hura hil leçatençát.

25. Baina harturic hura discipuluec gauaz murraillatic erauts ceçaten cordaz sasquian eçarriric.

26. Eta Saul ethorri cenean Ierusalemera, discipuluequin lagundu nahiz çabilan: baina guciac haren beldur ciraden, ez sinhetsiz hura discipulu cela.

27. Baina Barnabasec harturic hura eraman ceçan Apostoluetara, eta conta ciecén nola bidean ikussi çuen Iauna, eta hari minçatu içan çayón, eta nola Damascen frangoqui minçatu içan cen Iesusen icenean.

28. Eta cen hequin ioaiten eta ethorten cela Ierusalemen.

29. Eta frangoqui Iesus Iaunaren icenean minçatzen eta disputatzen cen Grecoén contra: baina hec hura hil nahiz çabiltzan.

30. Hori eçaguturic anayéc eraman ceçaten hura Cesareara, eta igor ceçaten Tarsera.

31. Elicéc bada Iudea gucian eta Galilean eta Samarian baque çutén, eta edificatzen ciraden, Iaincoaren beldurréan ebiliz, eta Spiritu sainduaren consolationez multiplicatzen ciraden.

32. Guertha cedin, Pierris gucietarat iragaiten cela, ethor baitzedin Lyddan habitatzen ciraden sainduetara-ere.

33. Eta eriden ceçan han Eneás deitzen cen guiçon-bat ia çortzi vrthez ohean cetzanic, cein baitzén paralytico:

Irakurri kapitulu osoa Eginak 9