Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 8:6-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Eta populua gogo batez behatzen çayon Philippec erraiten çuenari, ençuten eta ikusten cituztela eguiten cituen signoac.

7. Ecen spiritu satsuác, heçaz eduquiten ciradenetaric anhitzetaric ilkiten ciraden, ocengui oihuz ceudela: eta anhitz paralytico eta maingu senda cedin.

8. Eta alegrança handi eguin cedin hiri hartan.

9. Eta Simon deitzen cen guiçombat cen, lehendanic hirian encantamenduz vsatzen çuenic, eta Samariaco populua encantatu çuenic, cioela bere buruäz cembeit personage handi cela.

10. Ceini behatzen baitzaizquión chipienetic handieneranoco guciac, cioitela, Haur da Iaincoaren verthute handi hura.

11. Eta hari beha çaizcan ceren dembora lucez encantamenduz adimendutaric erauci baitzituen.

12. Baina Philippe sinhetsi çutenean, ceinec denuntiatzen baitzituen Iaincoaren resumari eta Iesus Christen icenari appertenitzen çaizcan gauçác, batheyatzen ciraden bay guiçonac bay emazteac.

13. Eta Simonec berac-ere sinhets ceçan, eta batheyatuz gueroztic Philipperen aldetic etzén higuitzen: eta eguiten ciraden signoac eta verthuteac ikusten cituenean, spantatzen cen.

14. Eta ençun çutenean Ierusalemen ciraden Apostoluéc, nola Samariac recebitu çuen Iaincoaren hitza, igor citzaten hetara Pierris eta Ioannes.

15. Hauc hara iautsi içan ciradenean othoitz eguin ceçaten hecgatic, recebi leçatençát Spiritu saindua.

16. (Ecen oraino hetaric batetara-ere etzén iautsi içan, baina solament batheyatuac ciraden Iesus Iaunaren icenean)

Irakurri kapitulu osoa Eginak 8