Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 8:23-39 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Ecen behaçun gucizco karminean, eta iniquitatezco estecailluan aicela badiacussát.

24. Orduan ihardesten çuela Simonec erran ceçan, Othoitz eguioçue çuec enegatic Iaunari, erran dituçuen gaucetaric batre guertha eztaquidançát,

25. Hec bada testificaturic eta denuntiaturic Iaunaren hitza, itzul citecen Ierusalemera, eta anhitz Samaritanoén burgutan Euangelioa predica ceçaten.

26. Guero Iaunaren Aingueruä minça cequión Philipperi, cioela, Iaiqui adi, eta habil Egu-erdi alderát, Ierusalemetic Gazara iausten den bidera: hura duc desert:

27. Eta iaiquiric ioan cedin, eta huná, guiçon Ethiopiano Eunuchobat, Ethiopianoén reguina Candaceren azpian manamendu gucia çuenic, cein baitzén haren onhassun guciaren gaineco: eta ethorri içan cen adoratzera Ierusalemera:

28. Eta itzultzen cen iarriric cegoela bere carriot gainean, eta iracurtzen çuen Esaias prophetá.

29. Orduan erran cieçón Spirituac Philipperi, Hurbil adi, eta hers aquio carriot horri.

30. Eta Philippec laster eguinic ençun ceçan hura, iracurtzen çuela Esaias prophetá: eta erran cieçón, Baina aditzen duc iracurtzen duana?

31. Eta harc dio, Eta nola ahal neçaque, baldin norbeitec guida ezpaneça? Eta othoitz eguin cieçon Philipperi iganic iar ledin harequin.

32. Eta Scripturaco passage iracurtzen çuena, haur cen, Ardibat beçala heriotzera eraman içan da: eta nola bildots-bat motzen duenaren aitzinean mutu baita, hala eztu irequi vkan bere ahoa

33. Haren beheratzean haren iugemendua goratu içan da: baina haren irautea norc contaturen du? ecen altchatzen da lurretic haren vicia.

34. Eta ihardesten ceraucala Eunuchoac Philipperi, erran ceçan, Othoitz eguiten drauat, norçaz Prophetác erraiten du haur? bere buruäz, ala cembeit bercez?

35. Orduan irequiric Philippec bere ahoa eta hassiric Scriptura hunetaric denuntia cieçon Iesus.

36. Eta bidean ioaiten ciradela, ethor citecen vr batetara: orduan dio Eunuchoac, Huna vra: cerc empatchatzen nau batheyatu içatetic?

37. Eta erran ceçan Philippec, Baldin sinhesten baduc eure bihotz guciaz, ahal aite. Eta ihardesten çuela harc erran ceçan, Sinhesten diat Iaincoaren Semea dela Iesus Christ.

38. Eta mana ceçan carriota gueldin ledin: eta iauts citecen biac vrera, Philippe eta Eunuchoa: eta batheya ceçan hura.

39. Eta igan ciradenean vretic, Iaunaren Spirituac harrapa ceçan Philippe, eta guehiagoric etzeçan ikus hura Eunuchoac: eta bere bideaz ioaiten cen alegueraric.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 8