Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 7:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Orduan erran ceçan Sacrificadore subiranoac, Gauça horiac horrela othe dirade?

2. Eta harc erran ceçan, Guiçon anayeác eta aitác, ençuçue, Gloriazco Iaincoa aguer cequión gure aita Abrahami Mesopotamian cenean , Charranen habita cedin baino lehen:

3. Eta erran cieçón, Ilki adi eure herritic, eta eure ahaidetaric, eta athor nic eracutsiren drauädan lurrera.

4. Orduan ilkiric Chaldeoén herritic habita cedin Charranen. Eta handic, haren aita hil cenean Iaincoac eraman ceçan hura çuec habitatzen çareten lur hunetara.

5. Eta etzieçón heretageric eman hartan, ez are oinaren bethea-ere: possessionetan hura emanen ceraucala promettatu baceraucan-ere, eta haren haciari haren ondoan, haourric ezpaçuen-ere.

6. Baina hunela erran ceçan Iaincoac, Habitaturen duc hire hacia berceren lurrean: eta han hura suiectionetaco eguinen dié, eta gaizqui tractaturen laur ehun vrthez.

7. Baina hec cerbitzatu duqueiten gendea punituren diat nic, dio Iaincoac: eta guero ilkiren dituc, eta cerbitzaturen nié leku hunetan.

8. Eta eman cieçón Circoncisionezco alliançá: eta hunela Abrahamec engendra ceçan Isaac, eta circoncidi ceçan hura çortzigarreneco egunean: eta Isaac-ec engendra ceçan Iacob, eta Iacob-ec hamabi Patriarchác.

9. Eta Patriarchéc inuidiaz mouituric, sal ceçaten Ioseph Egypterát eraman ledinçat: baina Iaincoa cen harequin:

Irakurri kapitulu osoa Eginak 7