Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 6:5-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta propos haur compainia guciaren gogaraco içan cen: eta elegi citzaten Esteben, guiçon fedez eta Spiritu sainduaz bethea, eta Philippe, eta Prochoro, eta Nicanor, eta Timon, eta Parmenas, eta Nicolas proselyto Antiocheanoa:

6. Hauc presenta citzaten Apostoluén aitzinera, eta hec othoitze eguinic escuac gainean paussa cietzén.

7. Eta Iaincoaren hitza aitzinaratzen cen, eta haguitz multiplicatzen cen discipuluén contua Ierusalemen: Sacrificadoretaric-ere tropel handiac fedea obeditzen çuen.

8. Eta Estebenec betheric fedez eta botherez, eguiten çuen miraculu eta signo handiric populuan.

9. Eta altcha citecen batzu, Libertinén, eta Cyreneanoén eta Alexandrianoén, eta Ciliciaco eta Asiaco diradenén deitzen den synagogatic, disputatzen ciradela Estebenequin.

10. Eta ecin resisti ceçaqueoten sapientiari eta hura minça eraciten çuen Spirituari.

11. Orduan suborna citzaten guiçon batzu erraiten çutenic, Ençun dugu hori erraiten hitz blasphemiotacoric Moysesen eta Iaincoaren contra.

12. Eta moui citzaten populua eta Ancianoac eta Scribác: eta oldarturic harrapa ceçaten hura, eta eraman ceçaten conseillura.

13. Eta presenta citzaten testimonio falsuac erraiten çutenic, Guiçon haur ezta ichiltzen blasphemiotaco hitz erraitetic leku saindu hunen, eta Leguearen contra.

14. Ecen ençun vkan dugu haur erraiten, ecen Iesus Nazareno horrec deseguinen duela leku haur, eta muthaturen dituela Moysesec eman drauzquigun ordenançác.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 6