Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 5:23-41 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Cioitela, Presoindeguia behinçát eriden dugu ertsia diligentia gucirequin, eta goardác campotic borthén aitzinean ceudela: baina irequi dugunean, nehor eztugu barnean eriden.

24. Hitz hauc ençun eta, Sacrificadore subiranoa eta templeco Capitaina, eta Sacrificadore principalac, dudán ceuden heçaz cer içanen cen.

25. Baina ethorriric cembeitec erran ciecén, Hará, presoindeguian eçarri cintuzten giçonac templean dirade, eta iracasten dute populua.

26. Orduan templeco Capitainac ioanic officierequin ekar citzan bortcha gabe: (ecen po-puluaren beldur ciraden lapida ezlitecen)

27. Eta ekarriric hec presenta citzaten conseilluan: eta interroga citzan Sacrificadore subiranoac,

28. Cioela, Eztrauçuegu manamendu expressez defendatu etzineçaten iracats icen horretan? eta huná, bethe duçue Ierusaleme çuen doctrináz, eta nahi duçue gure gainera erekarri guiçon horren odola.

29. Orduan ihardesten çuela Pierrisec eta berce Apostoluéc erran ceçaten, Lehen obeditu behar da Iaincoa ecen ez guiçonac.

30. Gure Aitén Iaincoac resuscitatu vkan du Iesus, cein çuec çurean vrkaturic hil vkan baituçue.

31. Haur Iaincoac prince eta saluadore goratu vkan du bere escuinaz, eman lieçonçat emendamendua Israeli eta bekatuén barkamendua.

32. Eta guc ekarten draucagu testimoniage erraiten ditugun gauça hauçaz: bay eta Spiritu sainduac, cein eman baitraue Iaincoac hura obeditzen duteney.

33. Eta hec haur ençunic despitez leher eguiteco ceuden, eta consultatzen çuten hayén hiltzera.

34. Orduan iaiquiric conseilluan Phariseu Gamaliel deitzen cen Legueco doctor batec, cein populu guciac ohoratzen baitzuen, mana ceçan lekorerat appurbat retira litecen Apostoluac:

35. Guero erran ciecén, Israeltar guiçonác, gogoauçue ceurotara, guiçon hauçaz cer eguinen duçuen.

36. Ecen dembora hauc baino lehen altcha cedin Theudas, cioela tiere buruäz cerbait cela, ceini lagund baitzequión guiçon araldebat, laur ehunetarano: cein hil baitzeçaten, eta hari behatu, içan çaizcan guciac hautsi içan dirade eta ezdeus bilhatu.

37. Haren ondoan altcha cedin Iudas Galileanoa descriptioneco demboretan, eta erauz ceçan populu handi bere ondoan: gal cedin hura-ere, eta hari behatu içan çaizcan guciac deseguin citecen.

38. Eta orain diotsuet, parti çaquiztez guiçon horiey, eta vtzitzaçue: ecen baldin guiçonetaric bada conseillu edo obra hori, deseguinen da:

39. Baina baldin Iaincoaganic bada, ezteçaqueçue deseguin, beguirauçue etzaitezten Iaincoagana contrariant eriden. Eta haren opinioneco içan ciraden.

40. Orduan deithuric Apostoluac, açotatu ondoan mana citzaten ezlitecen minça Iesusen icenean, eta vtzi citzaten ioaitera.

41. Hec bada ioan citecen alegueraric conseilluaren aitzinetic, ceren Iesusen icenean iniuria suffritzeco ohore hura eguin içan baitzayen.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 5