Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 4:9-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Egungo egunean guiçon impotent bati eguin içan çayón vnguiaz examinatzen garenaz gueroz, cer moienez haur sendatu içan den:

10. Iaquiçue çuec gucioc eta Israeleco populu guciac, ecen Iesus Christ Nazarenoren icenean cein çuec crucificatu baituçue, cein Iaincoac resuscitatu baitu hiletaric, harçaz guiçon haur dagoela sendoric çuen aitzinean.

11. Haur da harri çueçaz edificaçaleoz arbuyatu içan den hura, cein eguin içan baita cantoin buru.

12. Eta ezta bercetan batetan-ere saluamenduric: ecen berce icenic ezta ceruären azpian guiçoney eman çayenic, ceinez saluatu behar garén.

13. Orduan ikussiric Pierrisen minçatzeco hardieçá eta Ioannesena, eta eçaguturic ecen guiçon letra-gabeac eta idiotac ciradela, miresten çutén, eta eçagutzen çutén hec Iesusequin içanac ciradela.

14. Eta çacussatenean sendatu içan cen guiçona hequin present cela, ecin deusetan contrasta ahal citaqueen.

15. Orduan hec conseillutic campora ilkitera manaturic: compartitzen çutén elkarren artean,

16. Cioitela, Cer eguinen drauègu guiçon hoey? ecen signo clarobat hauçaz eguin içan dela, manifest da Ierusalemeco habitant guciey, eta ecin vka deçaquegu.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 4