Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 4:28-37 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Eguin leçatençát cer-ere hire escuac eta hire conseilluac lehenetic eguitera determinatu baitzuen.

29. Orain bada Iauna, beha eçac hayén mehatchuetara, eta eman iecéc eure cerbitzariey libertate gucirequin hire hitzaz minça ditecen:

30. Eure escua hedaturic ossassun emaitera, signoac eta miraculuac eguin ditecen Iesus hire Seme Sainduaren icenean.

31. Eta othoitz eguin çutenean, ikara cedin lekua ceinetan bilduac baitziraden: eta bethe citecen guciac Spiritu sainduaz, eta minçatzen ciraden Iaincoaren hitzaz hardieçarequin.

32. Eta aralde sinhetsi vkan çutenén bihotza eta arimá cen bat: eta nehorc posseditzen cituen gaucetaric etzuen erraiten deus bereric çuela, baina gauça guciac cituztén commun.

33. Apostoluec-ere verthute handitan testificatzen çutén Iesus Iaunaren resurrectioneaz, eta gratia handia cen bayen gucién gainean.

34. Ecen nehorc deusen beharric etzuen hayén artean: ceren landaric edo etcheric çuten guciéc saltzen baitzituztén, eta saldu içan ciraden gaucén precioa ekarten baitzutén

35. Eta eçarten Apostoluén oinetara: eta partitzen çayón batbederari, beharra çuenaren araura.

36. Iosesec bada, cein icen goiticoz dei baitzedin Apostoluéz Barnabas (erran nahi baita consolationezco semea) Leuitác, nationez Cyprianoac,

37. Possessionebat nola baitzuen sal ceçan hura, eta ekarriric diruä eçar ceçan Apostoluén oinetara.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 4