Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 4:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Baina hec populuari minço çaizcala, ethor cequiztén Sacrificadoreac eta templeco Capitaina, eta Sadduceuac,

2. Gaitzituric ceren iracasten baitzutén populua, eta predicatzen baitzutén Iesusen icenean hiletarico resurrectionea.

3. Eta escuac egotz citzaten hayén gainera, eta eçar citzaten presoindeguian biharamunerano. Ecen ia arratsa cen.

4. Eta hitza ençun çutenetaric anhitzec sinhets ceçaten: eta guiçonén contua eguin cedin borz millatarano.

5. Eta guertha cedin biharamunean bil baitzitecen hayén Gobernadoreac eta Ancianoac eta Scribác Ierusalemera:

6. Eta Annas Sacrificadore subiranoa, eta Caiphas eta Ioannes, eta Alexander, eta Sacrificadorén arraçatic ciraden guciac.

7. Eta artean eçarri cituztenean, interroga citzaten, Cer botherez edo noren icenean gauça haur eguin duçue çuec?

8. Orduan Pierrisec Spiritu sainduaz hetheric, erran ciecen, Populuaren Gobernadoreác eta Israeleco Ancianoác,

Irakurri kapitulu osoa Eginak 4