Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 26:5-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Lehendanic eçaguturic (baldin testificatu nahi baduté) nola neure aitzinecoacdanic gure religioneco secta gucizco excellentaren arauez vici içan naicen Phariseu.

6. Eta orain Iaincoaz gure aitey eguin içan çayen promesseco sperançaren causaz, iudicioan accusaturic nago.

7. Promes hartara gure hamabi leinuéc ardura gau eta egun Iaincoa cerbitzatzén dutela helduren diradela sperança duté, cein sperançaz (o Regue Agrippá) Iuduéc ni accusatzen bainaute.

8. Cer? sinhets ecin daitenetan daducaçue çuec baithan, Iaincoac hilac ressuscitatzen dituela?

9. Eta niçaz den becembatean irudi içan çait ecen Iesus Nazarenoren icenaren contra resistentia handi eguin behar nuela:

10. Eta eguin-ere badut Ierusalemen: eta anhitz saindu nic presoindeguietan enserratu vkan dut, Sacrificadore principaletaric bothere vkanic: eta nehorc hiltzen cituenean neure sententiá emaiten nuen.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 26