Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 23:9-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta eguin içan cen heyagora handibat: orduan Phariseuén alde ciraden Scribác iaiquiric baciharducaten, erraiten çutela, Eztugu deus gaitzic eriden guiçon hunetan, baina baldin spiritubat edo Ainguerubat minçatu baçayó ezgaitecela Iaincoaren contra batailla.

10. Eta seditione handi eguin içanic, Capitainac beldurturic, heçaz Paul çathica ledin, mana ceçan gendarmesac iauts litecen hayén artetic haren harapatzera eta fortaleçara eramaitera.

11. Eta ondoco gauèan Iaunac, hari presentatzen çayola, erran cieçón, Paul, auc bihotz on: ecen nola testificatu baituc niçaz Ierusalemen, hala behar duc Roman-ere testificatu.

12. Eta arguitu cenean, Iuduetaric batzuc eguinic biltzarre eta vot maledictionerequin, lioitela, ezlutela ianen ez edanen Paul hil leçaqueteno.

13. Eta berroguey baino guehiago ciraden coniuratione haur eguin çutenac.

14. Hec ethorriric Sacrificadore principaletara eta Ancianoetara, erran ceçaten, Vot eguin dugu maledictionerequin, deus eztugula dastaturen Paul hil duqueguno.

15. Orain bada çuec iaquin eraci ieçoçue Capitainari, conseilluaren vorondatetic bihar hura erekar dieçaçuela, harçaz cerbait hobequi eçagutu nahi bacinduté beçala: eta gu hura hurbil dadin baino lehen, prest gara haren hiltzera.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 23