Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 23:25-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Eta scriba cietzon letra batzu tenor hunetacoric,

26. Claude Lysiasec Felix gobernadore gucizco excellentari, salutatione.

27. Guiçon haur Iuduéz hatzamana, eta ia heçaz hiltzeco cegoela, ethorriric garniçoinarequin edequi diraueat, eçaguturic ecen Romaco burgés cela.

28. Eta iaquin nahiz cer causagatic accusatzen lutén, eraman vkan diat hayén conseillura.

29. Cein eriden baitut accusatzen cela berén Legueco questionéz, eta herioric edo presoinic mereci luen hoguenic batre etzuela.

30. Eta aduertitu içanic guiçon huni Iuduéz eguiten çaizcan celatéz, bertan igorri vkan diát hiregana: manamendu eguinic accusaçaley-ere, hunen contretaco dituzten gauçác hire aitzinean erran ditzaten. Vngui aicela.

31. Gendarmeséc bada hæy manatu içan çayen beçala, Paul harturic eraman ceçaten gauaz Antipatrisera.

32. Eta biharamunean vtziric çamaldunac harequin loacençát, itzul citecen fortaleçara.

33. Eta hec Cesareara ethorriric eta Gobernadore handiari letrác emanic, Paul-ere haren aitzinera presenta ceçaten.

34. Eta iracurri cituenean Gobernadore handiac letrác, eta cer prouinciataco cen hura interrogatu çuenean, eta eçaguturic ecen Ciliciaco cela:

35. Ençunen aut dio, hire accusaçaleac-ere ethorri diratenean. Eta mana ceçan Herodesen palatioan beguira ledin.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 23