Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 21:27-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Eta nola çazpi egunac ia hurren iragan baitziraden, Asiaco Iudu batzuc hura ikussi çutenean templean, moui ceçaten populu gucia, eta eçar citzaten escuac haren gainean:

28. Heyagoraz ceudela, Israeltar guiçonác, hel çaquizquigute: haur da guiçona populuaren eta Leguearen eta leku hunen contra guciac leku gucietan iracasten dituena: are guehiago Grecoac-ere erekarri ditu temple barnera, eta prophanatu du leku saindu haur.

29. (Ecen lehen ikussi vkan çutén Trophime Ephesianoa hirian harequin, cein vste baitzutén Paulec temple barnera eraman vkan çuela.)

30. Eta moui cedin hiri gucia, eta oldar cedin populua: eta Paul hatzamanic templetic campora idoquiten çutén: eta bertan borthac erts citecen.

31. Baina hec hura hil nahiz çabiltzala, hel cedin famá garniçoinaren bandaco Capitainagana, ecen Ierusaleme gucia nahassi cela.

32. Ceinec ordu berean gendarmesac eta Centenerac harturic laster eguin baitzeçan hetara: eta hec ikussi cituztenean Capitaina eta gendarmesac gueldi citecen Paulen cehatzetic.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 21