Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 20:31-37 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

31. Halacotz veilleçaçue, orhoit çaretelaric ecen hirur vrthez gau eta egun eznaicela cessatu nigar chortarequin çuetaric batbederaren aduertitzetic.

32. Eta orain-ere, anayeác, gommendatzen cerauzquiotet Iaincoari eta haren gratiaren hitzaric, cein baita botheretsu çuen edificatzen acabatzeco, eta çuey saindu guciequin heretagearen emaiteco.

33. Berceren vrrhea ez cilharra ez arropá eztut guthiciatu.

34. Baina ceuroc badaquiçue nola ene, eta enequin ciradenén behar ciraden gauçác fornitu vkan dituztén escu hauèc.

35. Gucietan eracutsi drauçuet ecen hunela trabaillatuz behar diradela flacuac supportatu, eta Iesus Iaunaren hitzéz orhoit içan: ecen berac erran du, Gauça dohatsuagoa dela emaitea ecen ez hartzea.

36. Eta hitz hauc erran cituenean belhaurico iarriric eguin ceçan othoitze hequin guciequin.

37. Orduan nigar handi guciéz eguin cedin: eta Paulen leppora bere buruäc egotziz pot eguiten ceraucaten:

Irakurri kapitulu osoa Eginak 20