Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 20:26-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Halacotz testificatzen drauçuet egungo egunean, ecen chahu naicela ni gucien odoletic.

27. Ecen eztut dissimulatu çuey denuntia eznieçaçuen Iaunaren conseillu gucia.

28. Gogoa eieçue bada çuen buruèy, eta arthalde guciari, ceinetan Spiritu sainduac eçarri baitzaituzte Ipizpicu, Iaincoaren Eliçaren bazcatzeco, cein conquestatu baitu bere odol propriaz.

29. Ecen nic badaquit haur, sarthuren diradela ene ioan ondoan otso dorpeac çuen artera, guppida eztutelaric arthaldea.

30. Eta ceuron artetic iaiquiren dirade guiçonac denuntiatzen dituztela gauça gaichtoac, discipuluac bere ondoan erekar ditzatençát.

31. Halacotz veilleçaçue, orhoit çaretelaric ecen hirur vrthez gau eta egun eznaicela cessatu nigar chortarequin çuetaric batbederaren aduertitzetic.

32. Eta orain-ere, anayeác, gommendatzen cerauzquiotet Iaincoari eta haren gratiaren hitzaric, cein baita botheretsu çuen edificatzen acabatzeco, eta çuey saindu guciequin heretagearen emaiteco.

33. Berceren vrrhea ez cilharra ez arropá eztut guthiciatu.

34. Baina ceuroc badaquiçue nola ene, eta enequin ciradenén behar ciraden gauçác fornitu vkan dituztén escu hauèc.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 20