Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 19:31-37 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

31. Baina Asiaco principaletaric batzuc-ere, nola baitziraden haren adisquide, harengana igorriric othoitz ceguioten, ez ledin theatrera presenta.

32. Bada batzu bataz oihuz ceuden, eta berceac berceaz: ecen confus cen compainiá, eta anhitzec etzaquiten cergatic bildu içan ciraden.

33. Orduan gendetzetic campora auança ceçaten Alexandre, Iuduéc hura bulkatzen çutela. Eta Alexandrec, ichil litecen escuaz keinu eguinic, nahi ceraucan causá allegatu populuari.

34. Baina eçagutu çutenean ecen hura Iudu cela, altcha cedin gucietaric vozbat, quasi bi orenez oihu eguiten çutela, Ephesianoén Diana handiá!

35. Orduan scribariac gendetzea appacegaturic, erran ceçan, Epheseco guiçonác, cein da guiçona eztaquiana ecen Epheseco hiria dedicatua dela Diana handiaren, eta Iupiterganic iautsi içan den imaginaren cerbitzura?

36. Nehor bada gauça hautan contrasta ecin daitenaren gainean, appacega çaitezten beharda, eta deus desordenatuqui eztaguiçuen.

37. Ecen ekarri vkan dituçue guiçon hauc ezpaitirade ez sacrilege, ez ezpaitute çuen iaincossá diffamatzen.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 19