Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 19:26-40 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Eta badacussaçue eta badançuçue nola ez Ephesen solament, baina quasi Asia gucian Paul hunec sinhets eraciric itzuli duela populu handi, erraiten duela, ecen eztiradela iainco escuz eguiten diradenac.

27. Eta peril da ez solament gure gauça descrida dadin, baina are Diana handiaren templea guehiagoric deus estima eztadin, eta deseguin eztadin haren maiestate Asia guciac eta munduac ohoratzen dutena.

28. Eta gauça hauc ençunic, eta hiraz betheric oihuz iar citecen, Ephesianoen Diana handiá!

29. Eta bethe cedin hiri gucia confusionez, eta oldar citecen gogo batez theatrera, harturic Gayo eta Aristarche Macedonianoac, Paulen bideco lagunac.

30. Eta Paul populua baithara sarthu nahi cenean, etzeçaten vtzi discipuluéc.

31. Baina Asiaco principaletaric batzuc-ere, nola baitziraden haren adisquide, harengana igorriric othoitz ceguioten, ez ledin theatrera presenta.

32. Bada batzu bataz oihuz ceuden, eta berceac berceaz: ecen confus cen compainiá, eta anhitzec etzaquiten cergatic bildu içan ciraden.

33. Orduan gendetzetic campora auança ceçaten Alexandre, Iuduéc hura bulkatzen çutela. Eta Alexandrec, ichil litecen escuaz keinu eguinic, nahi ceraucan causá allegatu populuari.

34. Baina eçagutu çutenean ecen hura Iudu cela, altcha cedin gucietaric vozbat, quasi bi orenez oihu eguiten çutela, Ephesianoén Diana handiá!

35. Orduan scribariac gendetzea appacegaturic, erran ceçan, Epheseco guiçonác, cein da guiçona eztaquiana ecen Epheseco hiria dedicatua dela Diana handiaren, eta Iupiterganic iautsi içan den imaginaren cerbitzura?

36. Nehor bada gauça hautan contrasta ecin daitenaren gainean, appacega çaitezten beharda, eta deus desordenatuqui eztaguiçuen.

37. Ecen ekarri vkan dituçue guiçon hauc ezpaitirade ez sacrilege, ez ezpaitute çuen iaincossá diffamatzen.

38. Beraz baldin Demetriusec eta harequin diraden officieréc eguitecoric baduté cembeiten contra, gorte eduquiten da, eta badirade Proconsulac, elkar accusa beçate.

39. Eta baldin berce gauçaz deus galdeguiten baduçue, congregatione bidezqui bilduan concludi ahal daite.

40. Ecen peril da seditionez accusa ezgaitecen, egungo egunagatic, truble huneçaz raçoin eman ahal deçaquegun causaric eztenaz gueroz. Eta gauça hauc erran cituenean biltzarreari congit eman cieçón.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 19