Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 19:18-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Eta sinhetsi çutenetaric anhitz ethorten ciraden confessatzen eta declaratzen cituztela bere eguinac.

19. Arte curiositatezcoz vsatu vkan çutenec-ere, anhitzec bere liburuäc ekarriric erre citzaten gucién aitzinean: eta hayén valioa estimaturic eriden ceçaten berroguey eta hamar milla dinerorena.

20. Hala botheretsuqui augmentatzen cen Iaunaren hitza eta confirmatzen.

21. Gauça hauc hunela complitu ciradenean delibera ceçan Paulec Spirituaz, Macedonia eta Achaia iraganic Ierusalemera ioaitera, cioela, Han içan ondoan, Roma-ere ikussi behar dut.

22. Eta igorriric Macedoniara aiutatzen çutenetaric biga baitziraden Timotheo eta Erasto, bera gueldi cedin dembora batetacotz Asian.

23. Baina eguin cedin dembora hartan truble handibat doctrinaren causaz.

24. Ecen Demetrius deitzen cen cilharguile, Dianaren cilharrezco templetchoguile batec, anhitz irabaz eraciten cerauen officiocoey:

25. Hec bilduric, eta halaco gaucetaco officier ciradenac, erran ceçan, Guiçonác, badaquiçue ecen officio hunetaric heldu diradela gure onac:

26. Eta badacussaçue eta badançuçue nola ez Ephesen solament, baina quasi Asia gucian Paul hunec sinhets eraciric itzuli duela populu handi, erraiten duela, ecen eztiradela iainco escuz eguiten diradenac.

27. Eta peril da ez solament gure gauça descrida dadin, baina are Diana handiaren templea guehiagoric deus estima eztadin, eta deseguin eztadin haren maiestate Asia guciac eta munduac ohoratzen dutena.

28. Eta gauça hauc ençunic, eta hiraz betheric oihuz iar citecen, Ephesianoen Diana handiá!

29. Eta bethe cedin hiri gucia confusionez, eta oldar citecen gogo batez theatrera, harturic Gayo eta Aristarche Macedonianoac, Paulen bideco lagunac.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 19