Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 15:30-40 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

30. Hec bada congit harturic ethor citecen Antiochera: eta compainiá bilduric eman citzaten letrác.

31. Eta iracurri cituztenean consolationearen gainean aleguera citecen.

32. Halaber Iudac eta Silasec, nola hec-ere Propheta baitziraden, anhitz hitzez exhorta citzaten anayeac eta confirma.

33. Eta han cerbait dembora eguin çutenean, igorri ican ciraden anayéz baquerequin Apostoluetarát,

34. Guciagatic-ere Silasi on irudi cequion han egoitera.

35. Eta Paul eta Barnabas-ere egon citecen Antiochen, iracasten eta euangelizatzen çutela anhitz bercerequin-ere, Iaunaren hitza.

36. Eta cembeit egunen buruän erran cieçón Paulec Barnabasi, Itzuliric visita ditzagun gure anayeac Iaunaren hitza denuntiatu dugun hiri gucietan, eya nola dauden.

37. Eta Barnabasec conseillatzen çuen berequin har leçaten Ioannes, Marc deitzen cena:

38. Baina Pauli etzayón bidezco iruditzen hetaric ia Pamphiliatic bereci cena, eta obra hartara lagundu etzituena berequin har leçaten

39. Hala iharduqui ceçaten bada, non bata berceaganic separa baitzitecen: eta Barnabas Marc harturic embarca baitzedin Cyprerat.

40. Baina Paul Silas elegituric parti cedin, anayéz Iaincoaren gratiari gommendaturic.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 15