Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 15:22-36 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Orduan nahi vkan dute Apostoluéc eta Ancianoéc Eliça guciarequin, beren artetic guiçon elegituac igor litecen Antiochera Paulequin eta Barnabasequin, hala nola, Iuda icen goiticoz Barsabas deitzen cena, eta Silas, guiçon principalac anayén artean.

23. Hayén escuz scribatzen çutela seguitzen dena, Apostoluéc eta Ancianoéc eta anayéc Antiochen eta Syrian eta Cilician Gentiletaric diraden anayey, salutatione.

24. Ceren aditu baitugu ecen gutaric ilki diraden batzuc, cembeit proposez trublatu vkan çaituztela, çuen arimác erauciz eta circoncidi çaitezten eta Leguea beguira deçaçuen manatuz, ceiney ezpaiquendrauen carguric eman:

25. Gure irudia içan da consentimendu batez bildu garenona, elegitu ditugun guiçonén çuetara igortera, Barnabas eta Paul gure maitequin,

26. Baitirade Iesus Christ gure Iaunagatic bere viciac abandonnatu dituztén guiçonac,

27. Igorri ditugu bada Iuda eta Silas, hec-ere gauça berac ahoz contaturen drauzquiçue.

28. Ecen on iruditu çayó Spiritu sainduari eta guri, ez eçartera carga handiagoric batre çuen gainera gauça necessario hauc baicen:

29. Baitirade, Beguira çaitezten idoley sacrificatu diraden gaucetaric, eta odoletic, eta ithotic, eta paillardiçataric, baldin gauça hautaric çuen buruäc beguira baditzaçue, vngui eguinen duçue. Vngui duçuela.

30. Hec bada congit harturic ethor citecen Antiochera: eta compainiá bilduric eman citzaten letrác.

31. Eta iracurri cituztenean consolationearen gainean aleguera citecen.

32. Halaber Iudac eta Silasec, nola hec-ere Propheta baitziraden, anhitz hitzez exhorta citzaten anayeac eta confirma.

33. Eta han cerbait dembora eguin çutenean, igorri ican ciraden anayéz baquerequin Apostoluetarát,

34. Guciagatic-ere Silasi on irudi cequion han egoitera.

35. Eta Paul eta Barnabas-ere egon citecen Antiochen, iracasten eta euangelizatzen çutela anhitz bercerequin-ere, Iaunaren hitza.

36. Eta cembeit egunen buruän erran cieçón Paulec Barnabasi, Itzuliric visita ditzagun gure anayeac Iaunaren hitza denuntiatu dugun hiri gucietan, eya nola dauden.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 15