Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 14:6-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Adituric gauçá, ihes eguin ceçaten Lycaoniaco hirietara, hala nola, Lystrara eta Derbera, eta inguruco comarquetara:

7. Eta han predicatzen çutén Euangelioa.

8. Eta Lystraco guiçon oinez impotentbat cegoen iarriric bere amáren sabeleandanic maingu, egundano ebili etzembat:

9. Hunec ençun ceçan Paul minçatzen, ceinec, hari begui eratchequiric, eta ikussiric ecen fede baçuela sendatu içateco, erran baitzieçon ocengui,

10. Iaiqui adi eure oinén gainera çutic. Orduan hura iauz cedin eta ebil cedin.

11. Eta gendetzéc ikussiric Paulec eguin çuena, altcha ceçaten bere voza, Lycaonico lengoagez, erraiten çutela, Iaincoac guiçonac beçalacaturic iautsi dirade guregana!

12. Eta Barnabas deitzen çutén Iupiter: eta Paul, Mercurio: ceren harc hitza ekarten baitzuen.

13. Eta Iupiter-en sacrificadoreac (cein baitzén hayén hiri aitzinean) cecen coroatuac borthaitzinerano ekarriric, nahi çuen populuarequin sacrificatu.

14. Baina hori ençunic Apostoluac, Barnabas eta Paul, bere arropác çathituric oldar citecen populuaren artera, oihuz ceudela.

15. Eta erraiten çutela, Guiçonác, cergatic gauça horiac eguiten dituçue? çuec çareten affectione beren suiectioneco guiçonac gara, declaratzen drauçuegula, horrelaco gauça vanoetaric conuerti çaitezten Iainco viciagana, ceruä eta lurra eta itsassoa, eta hetan diraden gauça guciac eguin dituenagana:

16. Ceinec iragan demboretan Gentil guciac berén bidetan ebiltera vtzi vkan baititu.

17. Badaric-ere bere buruä eztu testimoniage gabe vtzi, guri vngui eguinez, emaiten drauzquigula cerutic vriac eta sasoin abratsac, eta bethatzen dituela viandaz eta alegrançaz gure bihotzac.

18. Eta gauça hauc erraiten cituztela, nequez amatiga citzaten gendetzeac sacrifica ezliecén.

19. Orduan ethor citecen Antiochetic eta Iconiotic Iudu batzu, hec populua irabaciric eta Paul lapidaturic, herresta ceçaten hiritic campora, vstez hila cen.

20. Baina discipuluac haren ingurura bildu ciradenean, iaiquiric sar cedin hirian: eta biharamunean ioan cedin Derbera Barnabasequin

21. Eta hiri hartan euangelizatu çutenean, eta anhitz iracatsiric itzul citecen Lystrara eta Iconiora eta Antiochera:

22. Confirmatzen cituztela discipuluén gogoac, eta exhortatzen cituztela fedean perseueratzera, eta erraiten çutela, anhitz tribulationez Iaincoaren resumán sarthu behar garela.

23. Eta compainiaren abisuz Elicetaric batbederatan Ancianoac ordenatu ondoan, barurequin othoitz eguinic, gommenda cietzoten hec Iaunari, cein baithan sinhetsi vkan baitzutén.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 14