Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 14:3-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Bada dembora lucez han egon citecen constantqui minçatzen ciradela, Iaunaren gorthassunez, ceinec testimoniage ekarten baitzaraucan bere gratiazco hitzari, eta emaiten çuen signo eta miraculu eguin ledin hayén escuz.

4. Eta parti cedin hirico gendea bi aldetara, eta batac ciraden Iuduequin, eta berceac Apostoluequin.

5. Baina altchatu ciradenean Gentilac eta Iuduac bere Gobernadorequin hayén iniuriatzera eta lapidatzera:

6. Adituric gauçá, ihes eguin ceçaten Lycaoniaco hirietara, hala nola, Lystrara eta Derbera, eta inguruco comarquetara:

7. Eta han predicatzen çutén Euangelioa.

8. Eta Lystraco guiçon oinez impotentbat cegoen iarriric bere amáren sabeleandanic maingu, egundano ebili etzembat:

9. Hunec ençun ceçan Paul minçatzen, ceinec, hari begui eratchequiric, eta ikussiric ecen fede baçuela sendatu içateco, erran baitzieçon ocengui,

10. Iaiqui adi eure oinén gainera çutic. Orduan hura iauz cedin eta ebil cedin.

11. Eta gendetzéc ikussiric Paulec eguin çuena, altcha ceçaten bere voza, Lycaonico lengoagez, erraiten çutela, Iaincoac guiçonac beçalacaturic iautsi dirade guregana!

Irakurri kapitulu osoa Eginak 14