Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 14:19-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Orduan ethor citecen Antiochetic eta Iconiotic Iudu batzu, hec populua irabaciric eta Paul lapidaturic, herresta ceçaten hiritic campora, vstez hila cen.

20. Baina discipuluac haren ingurura bildu ciradenean, iaiquiric sar cedin hirian: eta biharamunean ioan cedin Derbera Barnabasequin

21. Eta hiri hartan euangelizatu çutenean, eta anhitz iracatsiric itzul citecen Lystrara eta Iconiora eta Antiochera:

22. Confirmatzen cituztela discipuluén gogoac, eta exhortatzen cituztela fedean perseueratzera, eta erraiten çutela, anhitz tribulationez Iaincoaren resumán sarthu behar garela.

23. Eta compainiaren abisuz Elicetaric batbederatan Ancianoac ordenatu ondoan, barurequin othoitz eguinic, gommenda cietzoten hec Iaunari, cein baithan sinhetsi vkan baitzutén.

24. Guero Pisidia iraganic, ethor citecen Phamphyliara.

25. Eta Pergen Iaincoaren hitza denuntiaturic, iauts citecen Attaliara.

26. Eta handic embarca citecen Antiochera, nondic gommendatu içan baitziraden Iaincoaren gratiari, complitu çuten obracotzat.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 14