Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 13:9-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Baina Saulec (Paul-ere deitzen denac) betheric Spiritu sainduaz, harengana beguiac chuchenduric,

10. Erran ceçan, O enganio eta finecia guciaz betheá, deabruaren semeá, iustitia guciaren etsayá, ez aiz Iaunaren bide chuchenén makurtzetic gueldituren?

11. Orain bada huná, Iaunaren escua hire gainean, eta içanen aiz itsu, ikusten eztuala iguzquia dembora batetarano, Eta bertan eror cedin haren gainera lanho eta ilhumbe: eta inguru çabilan norc escutic guida leçaqueen bilha.

12. Orduan Proconsulac ikussiric cer eguin içan cen, sinhets ceçan, miraz iarriric Iaunaren doctrináz.

13. Eta Paphotic partitu ciradenean Paul eta harequin ciradenac, ethor citecen Pergera Pamphiliaco hirira: orduan Ioannes hetaric partituric, itzul cedin Ierusalemera.

14. Eta hec Pergetic partituric ethor citecen Antioche Pisidiacora, eta sarthuric synagogán Sabbath egunean, iar citecen.

15. Orduan Leguearen eta Prophetén iracurtzearen ondoan, igor ceçaten synagogaco principaléc hetara, cioitela, Guiçon anayeác, baldin çuetan bada cembeit hitz populuaren exhortationetacoric, erraçue.

16. Iaiquiric bada Paulec, eta escuaz ichil litecen keinu eguinic, dio, Israeltar guiçonác, eta Iaincoaren beldurra duçuenác, ençuçue:

17. Israeleco populu hunen Iaincoac elegitu vkan ditu gure aitác, eta populu haur goratu vkan du, Egypteco lurrean ceudenean, eta besso gora batez idoqui citzan hec hartaric.

18. Eta berroguey vrtheren demboraren inguruän hayén conditioneac suffritu vkan ditu desertuan.

19. Guero deseguenic çazpi natione Chanaango lurrean, çorthez parti ciecén hayén lurra.

20. Eta guero guti gora, guti behera laur ehun eta berroguey eta hamar vrthez eman cietzén iugeac Samuel prophetaganano.

21. Guero esca citecen regue baten, eta eman ciecén Iaincoac Saul Cis-en semea, Ben-iamin leinuco guiçona, berroguey vrthez.

22. Eta hura kenduric, eman ciecén Dauid reguetan: hari-ere testimoniage emanic, erran ceçan, Eriden dut Dauid Iesseren semea, neure gogaraco guiçona, ceinec eguinen baititu ene nahi guciac.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 13