Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 11:13-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta conta cieçagun nola ikussi çuen Ainguerubat bere etchean, presentatzen çayola eta ciotsala, Igorrac cembaterebeit gende Ioppera, eta erekarrac Simon icen goiticoz Pierris deitzen dena.

14. Harc erranen drauzquic hitzac, ceinéz saluaturen baitaiz, eta hi eta hire etche gucia.

15. Eta minçatzen has nendinean, iauts cedin Spiritu saindua hayén gainera, hatsean gure gainera-ere iautsi cen beçala.

16. Orduan orhoit nendin Iaunaren erranaz, nola cioen, Ioannesec batheyatu vkan du vrez baina çuec batheyaturen çarete Spiritu sainduaz.

17. Bada guri bay dohain bera Iaincoac eman drauenaz gueroz, guc Iesus Christ Iauna baithan sinhetsi vkan baitugu: ni nor nincén empatcha neçan Iaincoa?

18. Orduan gauça hauc ençunic amatiga citecen, eta glorifica ceçaten Iaincoa, erraiten çutela, Beraz Gentiley-ere Iaincoac eman draue emendamendua vicitze vkaiteco.

19. Bada Estebenen causaz ethorri içan cen tribulationeagatic barreyatu ciradenac-ere ioan citecen Phenicerano eta Cyprerano eta Antiocherano, nehori declaratzen etzeraucatelaric Iaincoaren hitza, Iuduey berey baicen.

20. Baina hetaric batzu ciraden Cypriano, eta Cyreniano, cein Antiochen sarthuric Grecoey minço baitzaizten denuntiatzen çutela Iesus Iauna.

21. Eta Iaunaren escua cen hequin: eta gende aralde handibat sinhetsiric conuerti cedin Iaunagana.

22. Eta hel cedin famá Ierusalemen cen Eliçaren beharrietara: eta igor ceçaten Barnabas ioan ledin Antiocherano:

23. Eta arriuatu cenean, eta ikussi çuenean Iaincoaren gratiá aleguera cedin, eta exhortatzen cituen guciac, bihotzeco fermutassun batez perseueratzera Iaunarequin.

24. Ecen guiçon ona cen eta Spiritu sainduaz eta fedez bethea: eta gendetze handia augmenta cequion Iaunari.

25. Guero ioan cedin Barnabas Tarsera, Saulen bilha:

26. Eta hura eridenic eraman ceçan Antiochera: eta guertha cedin vrthe gucian Eliçarequin conuersa baitzeçaten, eta populu handi iracats baitzeçaten, eta discipuluac lehenic Antiochen Christino dei baitzitecen.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 11