Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 11:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ençun ceçaten bada Apostoluéc eta Iudean ciraden anayéc ecen Gentilec-ere recebitu çutela Iaincoaren hitza.

2. Eta igan cenean Pierris Ierusalemera iharduqui ceçaten haren contra circoncisionecoéc,

3. Cioitela Circonciditu eztiraden guiçonetara sarthu içan aiz, eta hequin ian vkan duc.

4. Orduan hassiric Pierrisec declara cietzen gauça guciac bata bercearen ondoan, cioela,

5. Ni nincén Ioppeco ciuitatean othoitz eguiten nengoela: eta adimenduz transportaturic ikus neçan visionebat, baitzen, iausten cen vncibat mihisse handibat beçalacoric, laur cantoinetan lothua, beheititzen, cela cerutic, eta ethor cedin eneganano.

6. Hartara beguiac eçarriric gogoa eta ikus neçan lurreco animal laur oindunetaric, eta bassa bestietaric, eta herrestez dabiltzanetaric, eta ceruco chorietaric:

7. Eta ençun neçan vozbat niri erraiten cerautala, Iaiqui adi Pierris, hil eçac eta ian eçac.

8. Eta erran neçan, Ez Iauna: ecen gauça communic edo satsuric eztuc egundano sarthu ene ahoan.

9. Eta ihardets cieçadan vozac berriz cerutic, Iaincoac purificatu duena, hic ezteçála satsu.

10. Eta haur eguin cedin hiruretan: eta harçara retira citecen gauça hauc guciac cerurát.

11. Guero huná, moment berean hirur guiçon presenta citecen ni nincen etchera, Cesareatic enegana igorriac.

12. Eta erran cieçadan Spirituac hequin ioan nendin, dudaric eguin gabe. Eta ethor citecen enequin sey anaye hauc-ere, eta sar guentecen guiçonaren etchean:

Irakurri kapitulu osoa Eginak 11