Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 10:32-41 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

32. Igorrac bada Ioppera, eta dei eraci eçac Simon icen goiticoz Pierris deitzen dena: hura duc ostatuz Simon larru appainçalearen etchean itsas aldean: hura dathorrenean minçaturen çaic hiri

33. Halacotz bertan hiregana igorri diat, eta hic vngui eguin duc ceren ethorri aicén. Orain bada gu gucioc gaituc hemen Iaincoaren aitzinean Iaincoaz manatu içan çaizquián gauça guciac ençun ditzagunçát.

34. Orduan irequiric Pierrisec bere ahoa, erran ceçan, Eguiaz erideiten dut ecen Iaincoa eztagoela personén apparentiara beha.

35. Baina natione gucietan hari beldur çayona, eta iustitia eguiten duena, dela haren gogaraco.

36. Gauça haur igorri vkan draue Iaincoac Israeleco haourrey, denuntiatzen çuelaric baquea Iesus Christez, cein baita gucién Iauna.

37. Çuec badaquiçue cer eguin içan den Iudea gucian, hassiric Galilean, Ioannesec predicatu vkan duen Baptismoaren ondoan:

38. Nola Iesus Nazareno vnctatu duen Iaincoac Spiritu sainduaz eta verthutez, cein ebili içan baita vngui eguiten çuela eta deabruaz tormentatu ciraden guciac sendatzen cituela: ecen Iaincoa cen harequin

39. Eta gu gara testimonio Iuduén eta Ierusalemeren comarcán eguin dituen gauça guciéz.

40. Cein hil vkan baitute çurean vrkaturic, eta hura Iaincoac resuscitatu vkan du hereneco egunean, eta eman manifestatu içateco,

41. Ez populu guciari, baina lehendanic Iaincoaz ordenatu ciraden testimonioey, guri diot ceinéc ian eta edan baitugu harequin hura hiletaric resuscitatu içan den ondoan.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 10