Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 10:24-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Eta biharamunean sar citecen Cesarean. Eta Cornelio hayén beguira cegoen, bere ahideac eta adisquide familiarac deithuric.

25. Eta guertha cedin Pierris sartzen cen beçala, Cornelio aitzinera ilki baitzequión, eta bere buruä haren oinetara egotziric, adora ceçan.

26. Baina Pierrisec goiti ceçan hura, cioela, Iaiqui adi neuror-ere guiçon nauc.

27. Eta harequin minço cela sar cedin, eta eriden ceçan anhitz gende hara bilduric:

28. Eta erran ciecén, Çuec badaquiçue eztela permettitzen guiçon Iudubat iuncta edo hurbil daquión estranger bati: baina niri eracutsi draut Iaincoac guiçonic batre commun edo satsu ezteçadan erran.

29. Eta halacotz duda gabe ethorri içan naiz deithuric. Galdez nauçue bada cer causaz ni erekarri nauçuen.

30. Orduan Cornelioc dio, Laur egun dic ordu hunetarano bainincen barur, eta bedratzi orenetan niangoán, othoizte eguiten neure etchean: eta huná, guiçombat presenta ciedián ene aitzinean, arguitzen çuen veztiduratan:

31. Eta erran cieçán, Cornelio, ençun içan duc hire orationea, eta hire elemosynác memoriotan dituc Iaincoaren aitzinean.

32. Igorrac bada Ioppera, eta dei eraci eçac Simon icen goiticoz Pierris deitzen dena: hura duc ostatuz Simon larru appainçalearen etchean itsas aldean: hura dathorrenean minçaturen çaic hiri

Irakurri kapitulu osoa Eginak 10