Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 10:13-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta ethor cedin harengana vozbat, Iaiqui adi Pierris, hil eçac eta ian eçac.

14. Orduan dio Pierrisec, Ez Iauna: ecen egundano eztiát ian gauça communic edo satsuric.

15. Eta vozac berriz hari bigarren aldian erran cieçon, Iaincoac purificatu duena hic ezteçála communetan eduqui.

16. Eta haur eguin cedin hirur aldiz: guero harçara retira cedin vncia cerurát.

17. Eta Pierrisec bere baithan dudatzen çuen beçala ceric licén ikussi çuen visionea, huná, Cornelioz igorri içan ciraden guiçonac, Simonen etchea galde eguinic ethor citecen borthara.

18. Eta cembeit deithuric, galde eguin ceçaten eya Simon icen goiticoz Pierris deitzen cena han cenez ostatuz,

19. Eta Pierris gogueta cegoela visioneaz, erran cieçón Spirituac,Huná, hirur guiçon hire galdez diaudec.

20. Iaiquiric bada iautsi adi eta habil hequin deus dudatu gabe: ecen nic igorri citiát.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 10