Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 10:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta guiçon-bat cen Cesarean, Cornelio deitzen cenic, Italiano deitzen cen bandaco centener,

2. Deuota, eta Iaincoaren beldurra çuena bere etche guciarequin. eta elemosyna anhitz eguiten ceraucana populuari, eta Iaincoari othoitz eguiten ceraucana ordinarioqui.

3. Harc ikus ceçan visionez claroqui egunaren bedratzi orenén inguruän, Iaincoaren Ainguerubat harengana ethorten cela, eta ciotsala. Cornelio

4. Eta harc beguiac harenganat chuchenduric eta icituric erran ceçan, Cer da Iauna? Eta erran cieçón, Hire orationeac eta elemosynác igan dituc memoriotan Iaincoaren aitzinera.

5. Orain bada igor itzac batzu Ioppera, eta erekar eçac Simon icen goiticoz Pierris deitzen dena.

6. Hura duc ostatuz Simon larru appainçalebat baithan, ceinec baitu etchea itsas aldean: haic erranen drauc cer hic eguin behar duán.

7. Eta partitu cenean Corneliori minço çayón Aingueruä, dei citzan bere cerbitzarietaric biga, eta harequin ardura ciradenetaric hommedarmes deuotbat.

8. Eta hæy gucia contatu cerauenean, igor citzan Ioppera.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 10