Itun Zaharra

Itun Berria

Efesoarrei 6:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Haourrác, obeditzáçue Iaunean çuen aita eta ama: ecen haur gauça iustoa da.

2. Ohoraitzac eure aita eta eure ama (cein baita lehen manamendua promessequin)

3. Vngui hel daquiançát eta vicitze lucetaco aicençát lurraren gainean.

4. Eta çuec aitéc eztitzaçuela prouoca despitetara çuen haourrac, baina haz itzaçue instructionetan eta Iaunazco remonstrationetan.

5. Cerbitzariác, obeditzaçue haraguiaren arauez çuen nabussi diradenac, beldurrequin eta ikararequin, çuen bihotzeco simplicitaterequin, Christ beçala.

6. Ez beguicotzat cerbitzatzen dituçuela, guiçonén gogara eguin nahi bacendute beçala, baina Christen cerbitzari beçala, eguiten duçuelaric Iaincoaren vorondatea gogotic.

7. Affectione onequin cerbitzatzen duçuelaric Iauna, eta ez guiçonac:

8. Daquiçuelaric haur, ecen batbederac cerere vngui eguin baituque, hura recebituren duqueela, ala den sclaboc ala librec.

9. Eta çuec nabussiéc, hura bera eguiçue hetara, vtziric mehatchuac: daquiçuelaric ecen hayén eta çuen Iauna ceruètan dela, eta personén acceptioneric eztela hura baithan.

Irakurri kapitulu osoa Efesoarrei 6