Itun Zaharra

Itun Berria

Efesoarrei 5:27-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Hura beretaco Eliça glorioso eguin leçançát, macularic ez cimurduraric gabe, ez halaco berce gauçaric: baina licén saindu eta irreprehensible.

28. Hala senharréc on eritzi behar drauece bere emaztey nola bere gorputzey: bere emazteari on daritzanac, bere buruäri on daritza.

29. Ecen nehorc egundano bere haraguiari eztrauca gaitz eritzi: baina hatzen eta entretenitzen du hura, Iaunac-ere bere Eliçá beçala:

30. Ecen haren gorputzeco membro gara, haren haraguitic eta haren heçurretaric.

31. Halacotz, vtziren ditu guiçonac aita eta ama eta iunctaturen çayó bere emazteari: eta biac haraguibat içanen dirade.

32. Mysterio haur handia da: baina ni Christez minço naiz eta Eliçáz.

33. Hunegatic, çuec-ere eguiçue çuen aldetic batbederac hala on daritzón bere emazteari nola bere buruäri: eta emaztea bere senharraren beldur biz.

Irakurri kapitulu osoa Efesoarrei 5