Itun Zaharra

Itun Berria

Efesoarrei 5:1-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çareten bada Iaincoaren imitaçale haour maite anço:

2. Eta ebil çaitezte charitatean Christec-ere onhetsi vkan gaituen beçala, eta liuratu vkan baitrauca bere buruä guregatic oblatione eta sacrificio Iaincoari, vssain onezco vrrinetan

3. Bada, paillardiça eta cithalqueria gucia, edo auaritiá aippa-ere eztadila çuen artean, nola appartenitzen baitzaye sainduey:

4. Edo gauça deshonestic, edo hitz erhoric, edo burlaqueriaric, baitirade gauça vngui eztaudenac, baina aitzitic gratién rendatzeric.

5. Ecen badaquiçue haur, ecen ecein ere paillartec, edo cithalec, edo auaritiosoc, cein baita idolatre, eztuela heretageric Christen eta Iaincoaren resumán.

6. Nehorc etzaitzatela hitz vanoz engana: ecen gauça haucgatic ethorten da Iaincoaren hirá desobedientiazco haourrén gainera.

7. Etzaretela bada hequin parçonér.

8. Ecen noizpait ilhumbe cineten, baina orain argui çarete gure Iaunean: arguizco haour anço ebil çaitezte:

9. (Ecen Spirituaren fructua consistitzen da ontassun eta iustitia eta eguia gucitan)

10. Experimentatzen duçuelaric Iaunari placent çayona cer den.

11. Eta ezteçaçuela communica ilhumbearen obra fructu gabetan, baina aitzitic reprehendi-ere itzaçue.

12. Ecen heçaz ichilic eguiten diraden gaucén erraitea-ere deshonestate da.

13. Baina gauça guciac, camporatzen diradenean arguiaz, manifestatzen dirade: ecen gucia manifestatzen duena, arguia da.

14. Halacotz erraiten du, Iratzar adi lo atzaná, eta iaiqui adi hiletaric, eta arguituren au Christec.

15. Gogoauçue bada nola çuhurqui ebil çaitezqueten, ez erho anço, baina çuhur anço:

16. Recrubatzen duçuelaric demborá: ecen egunac gaitz dirade.

17. Halacotz, etzaretela çuhurtzia gabe, baina aditzale ceric den Iaunaren vorondatea.

Irakurri kapitulu osoa Efesoarrei 5