Itun Zaharra

Itun Berria

Efesoarrei 4:2-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Humilitate eta emetassun gucirequin, spiritu patient batequin, elkar supportatzen duçuelaric charitatez:

3. Arthatsu çaretelaric Spirituaren vnitatearen beguiratzera baquezco lotgarriaz.

4. Gorputzbat da eta Spiritubat, deithu-ere içan çareten beçala çuen vocationearen sperança batetara:

5. Iaunbat, Fedebat, Baptismobat:

6. Gucién Iainco eta Aitabat, cein baita gucién gainean, eta gucién artean, eta çuetan guciotan.

7. Baina gutaric batbederari gratia eman içan çayó Christen dohainaren neurriaren araura.

8. Halacotz dio, Goiti iganic captiuo eraman vkan du captiuitatea, eta eman drauzte dohainac guiçoney.

9. Eta igaite hura cer da, lehen lurreco parte behera hautara iautsi-ere dela baicen?

10. Iautsi içan den hura bera da igan-ere dena ceru gucién garaira, gauça guciac bethe litzançát.

11. Harc bada eman ditu batzu, Apostolu içateco: eta berceac, Propheta: eta berceac, Euangelista: eta berceac, Pastor eta Doctor içateco,

12. Sainduén elkarganatzeagatic, ministerioaren obracotzát, Christen gorputzaren edificationetan.

13. Guciac rencontra gaitezqueno fedearen, eta Iaincoaren Semearen eçagutzearen vnitatean, guiçon perfectotan, Christen adin perfecteco neurrira:

14. Guehiagoric haour ezgarençát balençán ebilteco, eta doctrinataco haice oroz hara huna guiçonén enganioz, eta hayén finecia cautelosqui enganagarrizcoz erabili içateco.

Irakurri kapitulu osoa Efesoarrei 4