Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 9:6-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Eta egun hetan guiçonéc herioa bilhaturen duté, eta eztuté eridenen: eta desiraturen duté hiltzera, eta herioac ihes eguinen du hetaric.

7. Eta othien formá cen çaldi bataillara apprestatuén irudico, eta ciraden hayén buru gainetan vrrhea ciruditen coroac beçalacoac: eta hayén beguitharteac ciraden guiçonén beguitharteac beçala.

8. Eta cituzten biloac, emaztén biloac beçala: eta hayén hortzac ciraden lehoinenac beçala.

9. Eta cituzten halacretac burdin halacretac beçala: eta hayen hegalén hotsa, anhitz, çaldic combatera laster eguiten duteneco carreta hotsa beçala.

10. Eta cituztén buztanac scorpionenac irudi: eta cituztén eztenac bere buztanetan: eta hayén botherea cen guiçoney calte eguitea borz hilebethez.

11. Eta çuten bere gaineco reguetzát abysmeco Aingueruä, ceinec baitu icen Hebraicoz, Abaddon, eta Grec-ez Apollyon erran nahi baita deseguilea.

12. Maledictionebat iragan da, eta huná, ethorten dirade oraino bi maledictione guero.

13. Orduan seigarren Aingueruac io ceçan trompettáz, eta ençun neçan vozbat Iaincoaren beguién aitzinean den aldare vrrhezcoaren laur adarretaric proceditzen cenic,

14. Ciotsala seigarren Aingueru trompettá çuenari, Lachaitzac laur Aingueru Euphrateco fluuio handi gainean estecatuac diradenac.

15. Lacha citecen bada laur Aingueruäc, baitziraden appainduac orenecotz eta egunecotz eta hilebethecotz eta vrthecotz, hil deçatençát guiçonén herén partea.

16. Eta çaldizco armadaren contua cen hoguey millatan hamar milla: eta ençun neçan hayén contua.

17. Eta hunela ikus nitzan çaldiac visionean: eta hayén gainetan iarriac ciradenéc, cituztela suzco eta hyacinthezco eta suphrezco halacretac: eta çaldién buruäc ciraden lehoinén buruäc beçala: eta hayén ahoetaric ilkiten cen su, eta ke eta suphre.

18. Eta hirur gauça hauçaz hil içan cen guiçonén herén partea, diot, suaz, eta keaz, eta hayén ahotic ilkiten cen suphreaz.

19. Ecen hayén botherea cen hayén ahoan eta hayén buztanetan: ecen hayén buztanac sugueac irudi ciraden, cituztela buruäc, ceinéz calte eguiten baitzuten.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 9