Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 9:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Orduan borzgarren Aingueruäc trompettáz io ceçan, eta ikus neçan içarbat cerutic lurrera eroria, eta eman cequión abysmeco putzuaren gakoa.

2. Eta irequi ceçan abysmeco putzua, eta altcha cedin putzuco kea, labe handi batetaco kea beçala: eta ilhund cedin iguzquia eta airea putzuco ketic.

3. Eta ketic ilki citecen othiac lurrera, eta bothere eman cequién lurreco scorpionéc duten beçalaco botherea.

4. Eta erran cequién ezlaguioten calteric lurreco belharrari ez eceinere pherderi, ez eceinere arboreri: baina solament Iaincoaren seignalea bere belarretan etzuten guiçoney.

5. Eta eman cequién ez hec hil litzaten, baina tormenta litzaten borz hilebethez, eta hayen tormentá licen scorpionezco tormentá guiçona io duqueenecoa beçala.

6. Eta egun hetan guiçonéc herioa bilhaturen duté, eta eztuté eridenen: eta desiraturen duté hiltzera, eta herioac ihes eguinen du hetaric.

7. Eta othien formá cen çaldi bataillara apprestatuén irudico, eta ciraden hayén buru gainetan vrrhea ciruditen coroac beçalacoac: eta hayén beguitharteac ciraden guiçonén beguitharteac beçala.

8. Eta cituzten biloac, emaztén biloac beçala: eta hayén hortzac ciraden lehoinenac beçala.

9. Eta cituzten halacretac burdin halacretac beçala: eta hayen hegalén hotsa, anhitz, çaldic combatera laster eguiten duteneco carreta hotsa beçala.

10. Eta cituztén buztanac scorpionenac irudi: eta cituztén eztenac bere buztanetan: eta hayén botherea cen guiçoney calte eguitea borz hilebethez.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 9