Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 5:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guero ikus neçan thronoan iarriric cegoenaren escu escuinean liburu barnetic eta campotic scribatubat, çazpi ciguluz ciguilatua.

2. Eta ikus neçan Aingueru borthitzbat predicatzen çuela ocengui, Nor da digne irequi deçan liburuä, eta lacha ditzan haren ciguluac?

3. Eta nehorc, ez ceruän, ez lurrean, ez lurraren azpian ecin irequi ceçaqueen liburuä, ezeta hartara beha.

4. Eta nic anhitz nigar eguiten nuen, ceren ezpaitzén nehor digneric eriden içan liburuären irequiteco, ez iracurtzeco, ez hartara behatzeco

5. Eta Ancianoetaric batec erran cieçadan, Eztaguiála nigarric: huná, garaita dic Iudaren leinutico Lehoinac, Dauid-en çainac, liburuären irequiteco, eta haren çazpi ciguluén lachatzeco.

6. Eta beha neçan, eta huná thronoaren eta laur animálen artean, eta Ancianoén artean Bildots-bat cegoela nehorc hila beçala, cituela çazpi adar eta çazpi begui: cein baitirade Iaincoaren çazpi spiritu lur gucira igorriac.

7. Eta ethor cedin eta har ceçan liburuä thronoan iarriric cegoenaren escu escuinetic.

8. Eta liburuä hartu çuenean, laur animaléc eta hoguey eta laur Ancianoéc bere buruäc egotz citzaten Bildotsaren aitzinera, cituztela ceinec bere guittarrác eta vrrhezco ampolác perfumez betheac, cein baitirade sainduén orationeac:

9. Eta cantatzen çutén cantu berribat, cioitela, Digne aiz liburuären hartzeco, eta haren ciguluén irequiteco: ecen sacrificatu içan aiz, eta redemitu garauzcac Iaincoari eure odolaz, leinu, eta mihi, eta populu, eta natione orotaric.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 5