Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 4:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Gauça hauen buruän beha neçan, eta huná, borthabat irequia ceruän: eta lehen ençun vkan nuen voza, cen enequin minço liçaten trompetta batena beçalaco, cioela, Igan adi huna, eta eracutsiren drauat cer gauça eguin behar diraden hemendic harát:

2. Eta bertan nincén spiritutan: eta huná, thronobat cen eçarria ceruän: eta norbeit throno gainean iarriric.

3. Eta iarriric çegoenac beth-ikartzez iaspe eta sardoin harria cirudien: eta cen thronoaren inguruän orçadarra smarauda cirudiela.

4. Eta thronoaren inguruän ciraden hoguey eta laur alki: eta alki gainetan ikus nitzan hoguey eta laur Anciano iarriric abillamendu churiz veztituac: eta cituztela bere buru gainetan vrrhezco coroác.

5. Eta thronotic ilkiten ciraden chistmistac: eta ciraden çazpi lampa suz çachetenic throno aitzinean, cein baitirade Iaincoaren çazpi spirituac.

6. Eta cen throno aitzinean beirazco itsasso crystala irudi çuen-bat: eta thronoaren erdian, eta thronoaren inguruän laur animal beguiz betheac aitzinean eta guibelean.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 4