Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 3:9-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Huna, eçarriren citiát Satanen synagogatic diradenac, bere buruäc Iudu eguiten baitituzté eta ezpaitirade, aitzitic gueçurra cioé: huna bada, eguinen diát ethor ditecen, eta adora deçaten hire oinén aitzinean, eta eçagut deçaten, ecen nic maite audala:

10. Ceren hic beguiratu vkan baituc ene patientiazco hitza, nic-ere hi beguiraturen aut tentationeco oren mundu guciaren gainera ethorteco denetic, lurreco habitanten phorogatzera.

11. Huná, baniatorquec sarri: educac duána, nehorc har ezteçançát hire coroá.

12. Garaita vkanen duena, neure Iaincoaren templean habe eguinen diát, eta eztuc guehiagoric camporat ilkiren, eta scribaturen diát haren gainean neure Iaincoaren icena, eta neure Iaincoaren ciuitatearen icena, cein baita, Ierusaleme berria, ene Iaincoaganic cerutic iautsia, eta neure icen berria.

13. Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey.

14. Laodicean den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Gauça hauc erraiten citic Amenec, testimonio fidelac eta eguiatiac, Iaincoaren creaturaren hatseac:

15. Baceaquizquiat hire obrác, ecen ezaicela ez hotz ez eraquin: aihinz hotz edo eraquin.

16. Baina ceren eppel baitaiz, eta ezpaitaiz hotz ez eraquin, vomituren aut neure ahotic.

17. Ecen badioc, Abrats naiz, eta abrastu naiz, eta eztut deusen beharric: eta eztuc eçagutzen ecen dohacabe eta gaicho eta paubre eta itsu eta billuzgorri aicela.

18. Conseillatzen aut eros deçán eneganic vrrhe suz phorogatutic, abrats adinçát: eta abillamendu churriric, vezti adinçát, aggueri eztençat hire billuzgorritassunaren laidoa: eta collyrioz vncta ditzan eure beguiac, ikus deçançát.

19. Nic maite ditudan guciac reprehenditzen eta gaztigatzen citiát: har eçac beraz zelo, eta dolu bequic.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 3