Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 3:2-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Aicén iratzarri eta confirmaitzac goitico hiltzera doacenac: ecen hire obrác eztitiát perfect eriden Iaincoaren aitzinean.

3. Aicén bada orhoit nola recebitu eta ençun vkan duán: eta beguireçác, eta dolu bequic. Bada baldin veilla ezpadeçac ethorriren nauc hiregana ohoina beçala, eta eztuc iaquinen cer orenez ethorriren naicén hiregana.

4. Cembeit persona-ere badituc hic Sarden bere abillamenduac satsutu eztituztenic, eta ebiliren baitirade enequin abillamendu churitan: ecen digne dituc.

5. Garaita vkanen duena hala veztituren datec abillamendu churiz, eta eztiát haren icena iraunguiren vicitzeco liburutic, eta aithorturen diát haren icena neure Aitaren aitzinean, eta haren Aingueruén aitzinean.

6. Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac

7. Eta Philadelphian den Eliçaco Aingueruäri scriba ieçóc, Sainduac eta Eguiatiac, ceinec baitu Dauid-en gakoa, ceinec irequiten baitu, eta nehorc ez ersten: eta ersten baitu, eta nehorc ez irequiten, gauça hauc erraiten citic:

8. Baceaquizquiat hire obrác: huná, eman vkan drauát eure aitzinera bortha irequia, eta nehorc ecin erts ceçaquec hura: ceren indar gutibat baituc hic, eta beguiratu baituc ene hitza, eta ezpaituc renuntiatu ene icena.

9. Huna, eçarriren citiát Satanen synagogatic diradenac, bere buruäc Iudu eguiten baitituzté eta ezpaitirade, aitzitic gueçurra cioé: huna bada, eguinen diát ethor ditecen, eta adora deçaten hire oinén aitzinean, eta eçagut deçaten, ecen nic maite audala:

10. Ceren hic beguiratu vkan baituc ene patientiazco hitza, nic-ere hi beguiraturen aut tentationeco oren mundu guciaren gainera ethorteco denetic, lurreco habitanten phorogatzera.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 3