Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 3:10-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Ceren hic beguiratu vkan baituc ene patientiazco hitza, nic-ere hi beguiraturen aut tentationeco oren mundu guciaren gainera ethorteco denetic, lurreco habitanten phorogatzera.

11. Huná, baniatorquec sarri: educac duána, nehorc har ezteçançát hire coroá.

12. Garaita vkanen duena, neure Iaincoaren templean habe eguinen diát, eta eztuc guehiagoric camporat ilkiren, eta scribaturen diát haren gainean neure Iaincoaren icena, eta neure Iaincoaren ciuitatearen icena, cein baita, Ierusaleme berria, ene Iaincoaganic cerutic iautsia, eta neure icen berria.

13. Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey.

14. Laodicean den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Gauça hauc erraiten citic Amenec, testimonio fidelac eta eguiatiac, Iaincoaren creaturaren hatseac:

15. Baceaquizquiat hire obrác, ecen ezaicela ez hotz ez eraquin: aihinz hotz edo eraquin.

16. Baina ceren eppel baitaiz, eta ezpaitaiz hotz ez eraquin, vomituren aut neure ahotic.

17. Ecen badioc, Abrats naiz, eta abrastu naiz, eta eztut deusen beharric: eta eztuc eçagutzen ecen dohacabe eta gaicho eta paubre eta itsu eta billuzgorri aicela.

18. Conseillatzen aut eros deçán eneganic vrrhe suz phorogatutic, abrats adinçát: eta abillamendu churriric, vezti adinçát, aggueri eztençat hire billuzgorritassunaren laidoa: eta collyrioz vncta ditzan eure beguiac, ikus deçançát.

19. Nic maite ditudan guciac reprehenditzen eta gaztigatzen citiát: har eçac beraz zelo, eta dolu bequic.

20. Huná, borthan niagoc, eta bulkatzen diát: baldin cembeitec ençun badeça ene voza, eta borthá irequi badieçat, sarthuren nauc harengana eta affalduren nauc harequin eta hura enequin.

21. Garaita vkanen duena iar eraciren diat neurequin, neure thronoan: nola nic-ere garaitu vkan baitut eta iarria bainago Aitarequin haren thronoan.

22. Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 3